Archivo » 2010 » noviembre
Georgie Fame Victoria Eugenia Antzokian izango da azaroaren 25ean
lunes 22 de noviembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Georgie Fame-ek kontzertua eskainiko du azaroaren 25an, osteguna, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 19:45ean.
Ezaguna batez ere Van Morrisonen bandaren musika-zuzendaria eta teklista izateagatik 80 eta 90eko hamarraldietan, ospe ondo irabazia du, halaber, lider gisa, The Blue Flamesen garaitik, banda horrekin egundoko arrakasta lortu baitzuen 60ko urteetan Bonnie and Clyde-ren baladari esker. Gainera, The Rhythm Kingsen sortzaileetako bat da, Billl Wyman Rolling Stones-en baso-jotzaile ohiarekin batera, eta Eric Clapton eta Muddy Watersekin ere jo izan du.
Sarrerak (30, 25 eta 20 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

