Archivo » 2010 » noviembre

Asteko agenda: azaroak 22-29

Anita Tijoux

Genero indarkeriaren aurkako ekitaldi ezberdinak antolatuta daude aste honetan zehar. Adibidez, Biolentzia Matxistaren kontrako hip-hop kontzertua eskainiko dute azaroaren 25ean Egian MAI, Dnoé eta Anita Tijoux hirukoak. Vaivén Producciones konpainiak Duda razonable antzezlana estreinatuko du Victoria Eugenian azaroaren 27an eta 28an.  Santamaría Dantza Konpainiak, berriz, Vergüenza lana eskainiko du azaroaren 25ean Victoria Eugenia Club-en.

Azaroaren 25etik 27ra Telesail Berriak, Fikzio Berriak izeneko jardunaldiak ospatuko dira EHUren Zuzenbide Fakultatean (25ean) eta Ernest Lluch Kultur Etxean (26 eta 27an).

Musikaren alorrean, San Miguel Donostikluba Zirkuituaren barruan, Lori Meyers eta Correos taldeak azaroaren 26an egongo dira Egiako Gazteszenan eta hilaren 27an Ingrid Carrés eta PJ Kahunan arituko dira Leize Gorrian, gaueko 21:00etan. Adinduen Abesbatzen VI. Topaketa egingo da gaur, hilak 22,  Victoria Eugenian.  Gaztemaniak programaren barruan, azaroaren 24an Japoniako Osaka Monaurail taldeak kontzertua eskainiko du Egiako Gazteszenan. Georgie Fame, berriz, hilaren 25ean arituko da Victoria Eugenian.

Zinemari dagokionez, François Truffaut zinemagile frantsesari eskainitako Nosferatu zikloan azaroaren 24an proiektatuko dira Antzoki Zaharrean: Une histoire d´eau eta Jules et Jim filmak.  Bideo-forum ezberdinak izango ditugu ere astean zehar:  Hijos de los hombres (Children of Men) Ernest Lluch-en azaroaren 22an eta 29an Regreso al futuro (Back to the Future). Azaroaren 29an ere, La duda (Doubt) botako dute Tomasene Kultur Etxean.

Bertso-saio erreferentziazkoa da gure inguruan Donostia Bertsotan. Azaroaren 26an Imanol Larzabal (Lugaritzen) arituko dira Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Beñat Gaztelumendi eta Unai Iturriaga. Gai-jartzaile lanak Josu Goikoetxeak egingo ditu. Gonbidapenak kultur etxean bertan jaso behar dira azaroaren 22tik aurrera (16:00-20:30).

Literaturari dagokionez,  Jim Thompson-en 1.280 arima liburuaren inguruan bilduko dira gaur, hilak 22, Iñigo Aranbarrik Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) zuzentzen duen literatur solasaldian.

Emakumearen XXIII. Astea egingo da hilaren 22tik 24ra Loiolan eta Mendia eta Naturari buruzko hitzaldi eta proiekzio ezberdinak antolatu dira Club Vasco de Camping Elkartearekin batera azaroaren 29tik abenduaren 2ra Okendo Kultur Etxean.

Donostia Kulturaren agenda osatzen duten emanaldi guztiak: azaroak 22-29, baita haur agenda berezitua ere.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.