Archivo » 2010 » noviembre

Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak datozen bost urteotarako hitzarmena sinatu dute

San Telmo Museoko pareta berria

Datorren urtean San Telmo Museoa berriro irekiko da berrikuntza prozesua burutu ostean. Etapa berri honetan museoa kultur eta ondare zentro izango da, gipuzkoar eta euskal publikoa bereziki kontutan hartuko ditu eta turismo, hezkuntza eta kultura-aisialdiari zuzenduko zaie hauen beharrei erantzun asmoz.

San Telmo, bestalde, museo mota berri bat da, gizarte museoa, Euskal Herriko museoen artean erreferentziazko zentro bilakatuz eta gizarte museo gisa aintzat hartzen dituen gaiei buruzko ezagutza hedatuz, bere jardunari esker.

Gainera, San Telmo aldi baterako erakusketen nazioarteko zirkuitoan sartzen da, bere eskaintza eta izaera berriarekin bat datorren dimentsioa hartuz.

Bai San Telmok eta baita Kutxak ere museoak izango duen paper garrantzitsua argi ikusten dute, kultur eragile berezia bezala, hiritarrei zuzendutako kultur espazioa izango baita, ezagutza hedatzeko eta konpartitzeko gune aproposa, etorkizunari ere begiratzen diona egungo gizartearen erronkei erantzuteko hausnarketa proposatuko duena.

Kalitatezko eskaintza kultural berri honekin bat egiteko asmoz Kutxak San Telmoren proiektuari bere babesa eskaini nahi dio hitzarmen honen bitartez. Horregatik, datozen bost urteotan museoaren patrono pribatu izango da Kutxa Fundazioa, eta urtero 70.000 euroko laguntza emango dio museoari bere kultur proiektua eta bere helburuak lortzeko beharrezkoa duen jarduna aurrera eramateko.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.