Archivo » 2010 » noviembre
Cobos Mika Companyk bere azkeneko lana aurkeztuko du Gazteszenan
viernes 19 de noviembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Datorren larunbatean, azaroak 20, Cobos Mika Companyk Hidden eta Choice aurkeztuko du Gazteszenan (Egia K.E.) 20:00etan.
Hemen ditugu berriz ere Olga Cobos eta Peter Mika, duo intimista eta iradokitzaile bat jokatzen, edertasunaren eta zintzotasunaren esperientziak transmititu nahian egoera emozionalen eta birtuosismo fisikozko mugimenduen bitartez. Hiddenek bikote-harremanak gogorarazten ditu, bizitzatik bertatik ateratakoak. Erabat aldakorrak, beren borroka, sentipen eta desirekin. Beldurrik bada, geure beldurrak dira; amildegirik bada, geure amildegiak dira; arriskurik sortzen bada, maitatzen saiatu beharra dago. Xake-taula batean bezala, non jokalari bakoitzak bere estrategia aukeratzen baitu bizirik irauteko.
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.
Sarrerak, 10 eurotan, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, Gazteszenako leihatilan emanaldi egunean, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

