Archivo » 2010 » noviembre

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXI. Astean %17 egin du gora ikusle kopuruak

Cartel oficial de la XXI Semana de Cine Fantástico y de Terror

Pasa den azaroaren 5ean amaitu zen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXI. Astea-Calle 13, ondoko emaitzekin:

  • 33.357 ikuslek gozatu dute Astearen jarduerekin azaroaren 5era arte (pasa den urtean 28.414 izan ziren) eta horrek ia %17ko igoera suposatzen du . Proiekzioetara joan diren ikusleen kopurua 13.508 izan da (pasa den urtean 12.466) eta programatutako gainerako jardueretan, hala nola, erakusketak, Komiki Jardunaldiak, antzerkia eta musika, parte hartu duten pertsonak 19.849 izan dira (pasa den urtean 15.948).
  • Asteak diziplina arteko jarduera desberdinen arteko (zinema, musika, antzerkia, erakusketak, etab.) topagune eta une izatearen aldeko apustua irmotzen jarraitzen du, Donostia Kultura urtean zehar lantzen ari den ildoari jarraiki.
  • Asteak, bere katalogoa argitaratzeaz gain, hiru argitalpen burutu ditu: La Bestia en la pantalla. Aleister Crowley y el cine fantástico liburua, izeneko atzera begirakoarekin bat egin zuena, Miragarriak ilustrazio liburua eta, jada ohitura bihurtu dena, 2000 Maníacos Valentziako fanzinearekin elkarlanean, Astearen inguruko zenbaki berezia.
  • Beste behin ere, Kutxak Astearekin izan duen lankidetza garrantzitsua azpimarratu behar dugu. Aurten, bere babesari esker, bi haur-saio egin ahal izan ditugu Victoria Eugenia Antzokian.
  • Euskarak Astean izan duen presentziari dagokionez, Euskararen Udal Patronatua eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, alde batetik, aipatu bi haur-filmak proiektatu dira, eta bestetik, Victoria Eugenia Antzokian guztira 8 film luze eta lehiaketan parte-hartzaile ziren film labur guztiak (14) jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin proiektatu dira. Guztira, 3.296 ikusle izan dira Astean euskarazko proiekzioak ikusi dituztenak, eta pasa den urtean 2.697 izan ziren (%22ko igoera iazkoarekin konparatuz gero).
  • José Luis Rebordinosek Asteko zuzendari gisa egindako azken urtea izateak ere markatu du jaialdia. Era berean, Donostia Kulturako Zinema Unitateko arduradun berriaren aurkezpena egin zen, Josemi Beltrán, datorren urtetik aurrera Astea zuzenduko duena, gainera.

1 comentario

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura, San Sebastián and Horror Festival, Ayto San Sebastián. Ayto San Sebastián said: RT @donostiakultura: [Albistea] Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXI. Astean %17 egin du gora ikusle kopuruak: http://bit.ly/bqbF0o [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.