Archivo » 2010 » noviembre

Telesail eta fikzio berriei buruzko jardunaldiak Donostian azaroaren 25etik 27ra

Nuevas Series, Nuevas Ficciones

Telesail berriak, fikzio berriak hiru eguneko mahai-inguru eta proiekzio ziklo bat da, gaur egun telesailek bizi duten urrezko aroa gozatu eta aztertzeko. HBO eta beste produkzio etxeek telesailen alorrean iraultza bat bultzatu dute, ia genero berri bat deitu dezakeguna sortuz eta telebistako fikzioa guztiz aberastuz.

Informazio gehiago duzue donostiakultura.com-en dossierren atalean (lotura zuzena: Telesail Berriak, Fikzio Berriak pdf).

Ekitaldiak azaroaren 25ean hasiko dira EHUko Zuzenbide Fakultatearen Gradu Aretoan. Iluntzeko 19:00etan Borja Crespo izango da hizlaria.

Azaroaren 26an eta 27an, berriz, Ernest Lluch Kultur Etxea izango dute egoitza eta ondorengo hauek hartuko dute parte: Alberto Rey, Alberto N. García, Natxo López, Harkaitz Cano, Koldo Almandoz, CJ Navas, Pere S. Gimferrer, Jon Paul ArroyoEgitarau osoa hemen.

Antolatzaileak Donostia 2016, EHU eta Donostia Kultura dira.

Jardunaldi hauen asmoa da zale, profesional eta adituentzako topaleku izatea, bi oinarri hauetatik abiatuta: ezagutza, ideiak eta iritziak konpartitzea eta partaidetza bultzatzea (bereziki sare sozialen bitartez). Gauzak horrela sare sozialetan #telefikzioak hashtag-a proposatzen dugu.

Jendearen partaidetza nahi dugu, ideiak, erreferentziak eta ikuspegiak mahai gainean jarriz, 5 atalen bitartez:

1.- Zein da denboraldiko estreinaldirik onena?

2.- Zein da XXI. mendeko telesailik onena?

3.- Zein da historiako kapitulurik onena?

4.- Konpartitu nahi dituzun bitxikeriak

5.- 2011rako proposamenak: gonbidatuak, gaiak, proiekzioak…

4 comentarios

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Mikel Iturria, Donostia Kultura. Donostia Kultura said: Telesail eta fikzio berriei buruzko jardunaldiak Donostian azaroaren 25etik 27ra http://bit.ly/bEuvqL #telefikzioak [...]

  2. [...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura, Donostia Kultura. Donostia Kultura said: [Noticia] Telesail eta fikzio berriei buruzko jardunaldiak Donostian azaroaren 25etik 27ra: Telesail berriak, f… http://bit.ly/bkfNav [...]

  3. [...] 25etik 27ra Telesail Berriak, Fikzio Berriak izeneko jardunaldiak ospatuko dira EHUren Zuzenbide Fakultatean (25ean) eta Ernest Lluch Kultur Etxean (26 eta [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.