Archivo » 2010 » noviembre

Jocelyne Saab zuzendariaren Dunia: Kiss Me Not on the Eyes filma proiektatuko da Donostian azaroaren 15ean

Dunia

Azaroaren 15ean, Jocelyne Saab errealizadorea Antzoki Zaharrean egongo da Dunia: Kiss Me Not on the Eyes filmaren proiekzioa aurkezten. Emanaldia iluntzeko 19:00etan hasiko da eta Otras Rosas Rojas zikloaren barruan sartzen da.

Zuzendari frantziar-libanotarra da Jocelyne Saab. Libanoko irrati nazionalean Marsupilamik begiak urdin izeneko pop musikako programa bat aurkeztuz eman zion hasiera bere ibilbideari, eta gero telebistako albiste-erreportari bihurtu zen. Libanoko gerra zibilak frontera eraman zuen, gerra-erreportari gisa. Haren film independenteek sari asko bildu dituzte nazioartean. 1982an, israeldarrek Libano inbaditu zutenekoaz egindako lanaren ondorioz, sari asko jaso zituen Beirut nire hiria filmagatik.

Filmak dantzari profesionala izan nahi duen 23 urteko gazte baten istorioa kontatzen du. Dunia, Kairoko Unibertsitatean literatura ikasketak amaitu ondoren, ekialdeko dantza lehiaketa batera aurkezten da. Bertan, poesia arabiarra errezitatzen du, gorputza batere mugitu gabe. Txunditutako epaimahaiari adierazten dio emetasuna ezkutatzen duen gizartean emakumeak ezin duela bere gorputza mugitu larru jotzea ebokatu gabe. Aukeratua izan ondoren, amodiozko poesia sufian estasiari buruzko tesia zuzentzen dion Beshir irakaslea ezagutzen du. Bien arteko erakarpena bat-batekoa da. Hau askapena izan daiteke Duniarentzat, baina emakumearen berak papera uste baino mugatuagoa da Egiptoko jendartean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.