Archivo » 2010 » octubre

Omar Faruk Tekbilek Victoria Eugenia Antzokian izango da urriaren 12an

Omar Faruk Tekbilek turkiar kantariak kontzertua eskainiko du urriaren 12an, asteartea, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 19:00etan.

Omar Faruk Tekbilek, turkiar musikako berritzaile handia, Euskal Herrira dator bere musikari miresgarriekin batera, bere abesti onenen bilduma bat eskaintzera. Errepertorioan, El Árbol de la Paciencia, Alif, One Truth eta bere disko ezagunenen lanak egongo dira, bai eta Kebelek (Butterfly) filmerako egindako soinu banda berritik ateratako abesti batzuk ere.

Sarrerak (30 eta 25 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.