Archivo » 2010 » octubre
Proie film frantsesarekin amaituko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea azaroaren 5ean
miércoles 06 de octubre de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Antoine Blossierrek zuzendutako Proie (2010) beldurrezko film frantsesak emango dio amaiera azaroaren 5ean, Antzoki Zaharrean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXI. Asteari. Zuzendariaren lehen pelikula honetan teknikari profesional gailenek parte hartu dute lan-taldean, esate baterako Pascal Molinak –efektu berezien gainbegiratzaile El caso Bourne (2002) edo Transporter 3 (2008) filmetan, besteren artean– eta Nicolas Bonnellek –efektu bisualen ekoizle, beste hainbat lanen artean, Batman Begins (2004) eta Eclipse (2010) filmetan.
Horiez gain, Asteak iraungo dituen zazpi egunetan, nazioartean aurten izan diren genero ekoizpen onenetako batzuk ikusi ahal izango ditugu: ekialdeko filmak, esaterako Bedevilled korearra, Cannes Zinemaldiko Kritikaren Astean proiektatua eta Austinen (Texas) Publikoaren Saria jasotakoa; espainiarrak, horien artean, Secuestrados, baita Austinen ere bitan saritua (Film Onena eta Zuzendari Onena); Astean aspalditik ezagun ditugun zenbait zuzendariren film berriak, horien artean, Chris Smith britainiarrarena (Black Death) edo Jalmari Helander finlandiarrarena. Azken honek Rare Sports film luzea aurkeztuko du, duela bost urte Donostian film labur batzuk proiektatu ondoren, Santa Klausen aztarrenak bilatzeari ekin ziotenak; zinema ausarta ere bai, 5150, rue des Ormes izanik adibideetako bat; animazio generoan Japoniatik datorkigun zinemarik onena (Redline); eta sorpresa ugari, urtero bezala.
Donostiakultura.com webgunearen dossierren alorrean duzue aurrerapen osoa eta filmetako argazki batzuk.
1 comentario
Deja un comentario
Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.



[...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura and Donostia Kultura, Horror Festival. Horror Festival said: Proie film frantsesarekin amaituko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea azaroaren 5ean. http://bit.ly/aSEkyb [...]