Archivo » 2010 » octubre

Dantzaz Konpainiak udazkeneko bere bi hitzorduak aurkeztu ditu

Datorren urriak 28 eta azaroak 11,  Dantzaz Konpainiak Dantzaklubeko bere bi hitzorduak aurkeztuko ditu  Victoria Eugeniako Club Aretoan 21:00etan.

Denboraldiko lehenengo topaketa frantsesa, katalana eta txekiar kulturetatik etorritako Dantzaz Konpainiako 3 dantzariren sormenaren erakusleiho izango da. ATALAK VIII honek, aurreko beste edizioetan bezala, euskal koreografo gazteen proposamen bat aurkeztuko du. Oraingoan, Noemi Vianak eta Eneko Gilek txalapartaren erritmoek lagundutako lan bat proposatuko digute.

Bigarren hitzordua Dantzaz Konpainiako hiru sortzaile gaztekin, oraingo honetan, Frantziako eta Flandeseko artistak. Amodioa eta hausturak, itsutasuna eta haurtzaroren ahalmenak gai bezala hartuta, gure zirrarak berriz ere pil-pilean izango dira. Bainan lehenik Kontxi López artista polifazetikoak bere azken obra aurkeztuko digu: “…… Gure buruaren jabe egiteko bideari buruz mintzatzen da piezan. Guztiok haur bat daramagu barruan. Haur honek zenbait bataila gainditu ditu jada eta… eta beste batzuk ditu gainditzeko oraindik”.

 

Sarrerak (6 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

1 comentario

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura, San Sebastián. San Sebastián said: RT @donostiakultura: [Albistea] Dantzaz Konpainiak udazkeneko bere bi hitzorduak aurkeztu ditu: http://bit.ly/diEiB7 [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.