Archivo » 2010 » octubre

Asteko agenda: urriak 25-azaroak 1

Kirmen Uribe

Aste honen amaieran hasiko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXI. Astea, José Luis Rebordinos zuzendari duen azken astea, hain zuzen ere, baina badago gauza gehiago:

Mice Parade, Laetitia Sadier eta Silje Nes-ek kontzertua emango dute urriaren 26an Egiako Gazteszenan, Gaztemaniak programa barruko emanaldia. Joseba Tapia disko berria esku artean duela igoko da Lugaritzeko Imanol Larzabal aretora urriaren 29an.  San Miguel Donostikluba Zirkuituak bi data ditu aste honetan: Santiago Delgado y los Runaway Lovers + Andre Williams Egiako Gazteszenan urriaren 29an, gaueko 21:00etan; Non Grato, Blusanroll + DJ, berriz, Leize Gorria tabernan urriaren 30ean, hauek ere gaueko 21:00etan.

Tolosako abesbatzen lehiaketa dela-eta, nazioarteko hainbat talde egongo dira gure lurraldean aste honetan zehar. Hainbat abesbatz Donostian arituko dira urriaren 25etik azaroaren 1a bitartean. Gainera, Introducción a la música clásica zikloarekin jarraituko du Carlos Benitok Ernest Lluch Kultur Etxean: urriaren 26an, iluntzeko 19:30ean.

Dantzaklub emanaldia eskainiko digu Dantzaz Konpainiak Victoria Eugeniako Club-ean, urriaren 28an. Atalak VIII, hain zuzen ere.

Bi literatur solasaldi izango ditugu: urriaren 26an, Tierra desacostumbrada liburuaz hitz egingo dute Beatriz Monrealek Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) gidatzen duen solasaldian; urriaren 28an, berriz, Kirmen Uribe egongo da Bilbao-New York-Bilbao libururari buruz, gaztelaniaz, Javier Minak Ernest Lluch-en gidatzen duen solasaldia.

Vértigo (de entre los muertos) filmari buruz solatuko dira gaur bertan, urriak 26, Ernest Lluch Kultur Etxean.

Erreparatu ere VII. Komiki Jardunien barruan dauden ekitaldiei, erakusketak barne.

Donostia Kulturaren agenda osatzen duten emanaldi guztiak: urriak 25-azaroak 1, baita haur agenda ere.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.