Archivo » 2010 » octubre
Luis Eduardo Aute eta Joan Isaacen kontzertua abenduaren 4ra atzeratu da
viernes 22 de octubre de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Luis Eduardo Autek eta Joan Isaacek azaroaren 12an Imanol Larzabal Aretoan (Lugaritz Kultur Etxea) 21:00etan eskaini behar zuten Auteclassic kontzertua abenduaren 4ra (20:00etan) atzeratu da, antolakuntzaz kanpoko arrazoiengatik. Hori dela-eta, Donostia Kulturak barkamena eskatu nahi du sortutako eragozpenengatik etahala eskatzen duen orori sarreren zenbatekoa itzuliko dio.
Sarreren dirua sarrerak erosteko erabilitako kanal beraren bitartez itzuliko da. Kutxaren kanalen bitartez (TeleKutxa, ServiKutxa eta www.kutxa.net) erosi zituztenei, automatikoki itzuluko zaie dirua sarrerak erosteko erabilitako txartelera. Leihatilan erositako sarreren dirua, aldiz, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan bertan (11:30-13:30 y 17:00-20:00) itzuliko da.

