Archivo » 2010 » octubre
Tolosako lehiaketan parte hartuko duten zenbait abesbatzak Donostian izango ditugu
jueves 21 de octubre de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Aurten ere, Donostia Kulturak, Abesbatzen Astea antolatu du Tolosako CITekin lankidetzan. Gure auzoetako elizetan hainbat emanaldi dira egunotan Tolosako nazioarteko lehiaketara etorritako taldeen eskutik. Oraingo honetan ere Euskal Kultur Erakundeak parte hartuko du Iparraldeko abesbatza baten eskutik.
Segidan doakizue aste honetan Donostian eskainiko diren kontzertuen zerrenda.
Urriak 25: Orfej Chamber Choir (Eslovenia). Espiritu Santuaren Parrokia (Ibaeta). 19:30.
Urriak 28: Orereta-Oinarri (Errenteria). Santu Guztien Eliza (Intxaurrondo). 20:00.
Urriak 29: Oldarra Abesbatza (Biarritz). Mariaren Bihotza (Gros). 20:30.
Urriak 31: Amics de la Unió (Catalunya). Zorroagako Eliza. 20:00.
Azaroak 1: Rodina (Bulgaria). Loiolako Eliza. 19:00.
Azaroak 1: Pitea Musikhögskolans Kammarkör (Suedia). San Martzial Eliza (Altza). 20:00.
Informazio gehiago: Tolosako Abesbatzen Lehiaketa.
1 comentario
Deja un comentario
Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.


[...] Tolosako lehiaketan parte hartuko duten zenbait abesbatzak Donostian izango ditugu [...]