Archivo » 2010 » octubre

Liburutegien erronka eta aukera berriei buruzko jardunaldia Lluis Anglada eta Javier Celaya adituekin

Javier Celaya

Donostian Liburutegiaren Eguna ospatzeko XXI. mendeko liburutegien erronka eta aukera berrien inguruko jardunaldia antolatu da, bertan parte hartuko dute Lluis Anglada eta Javier Celaya adituek. Jardunaldiak bi hitzaldi eta mintegi bat izango ditu eta urriaren 19tik 21era egingo dira, Konstituzio plazako Udal liburutegi zaharrean (sarrera San Jeronimo kaletik). Asteartean hilak 19, iluntzeko 19:30ean, Lluis Angladak Liburutegi birtualari buruz hitz egingo du, eta hurrengo eguna asteazken goizean (10:00-13:30) profesionalentzako mintegia izango da, Tabakalerako Arantza Mariskalek moderatuko duena. Azkenik, osteguna 21ean, 19:30ean, Javier Celayak Liburutegiak Aro Digitalean aztertuko ditu.

Donostia Kulturak, Tabakalerak eta ALDEEk (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Elkarteak) elkarlanean antolatu duten jardunaldi hau liburutegietako erabiltzaile, profesional eta teknologia berrietan interesdun hiritarrei zuzenduta dago. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte eta mintegian parte hartu ahal izateko aldez aurretik ALDEEn izena eman beharko da.

Informazio gehiago duzue donostiakultura.com webgunearen dossierren atalean.

1 comentario

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura and Eneko Aguirre, bixerdo. bixerdo said: Liburutegien erronka eta aukera berriei buruzko jardunaldiak Donostiako udal liburutegi zaharrean http://bit.ly/dfDTu5 [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.