Archivo » 2010 » octubre
Sin Cola, etxeko txikientzako antzerkia, Lugaritzen
viernes 15 de octubre de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Bihar larunbata, urriak 16, Quelli Di Grock taldeak bere Sin cola ikuskizuna aurkeztuko du Lugaritz K.E.ko Imanol Larzabal Aretoan arratsaldeko 6etan.
Ikuskizun honetan, bi lagunen arteko topaketa kontatzen zaigu: istorioak idaztea maite duen mutil bat -Andersen gazte bat, agian- eta neska misteriotsu bat, etxola moduko batean bizi dena, hondartza galdu batean. Mutilak, herriko jakintsu zaharraren ahotik sirenei buruz entzun izan dituen istorioek harriturik, uste du neska haietako bat dela; izan ere, gerriraino baizik ez da agertzen, eta mutilak ezagutzen ez duen hizkuntza batean hitz egiten eta kantatzen du.
Sarrerak (3, 5 euro), salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, Lugaritzeko leihatilan funtzio egunean, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

