Archivo » 2010 » octubre

Béjart Ballet Lausanne Victoria Eugenia Antzokian

Asteburu honetan, urriak 16 eta 17, Victoria Eugenia Antzokiak Béjart Ballet Lausanneren hiru koreografia aurkeztuko ditu – Sonate à trois,  Suzko xoria eta Maitasunak esaten didana- arratsaldeko 8etan.

Gizon bat, sorkari bat, konpainia bat. XX. mendeko koreografo ospetsuenetariko baten egitasmoa da Béjart Ballet Lausanne (Suitza). Haren besoak, zangoak, burua. Oso adibide gutxi dira munduan sortzaile baten, errepertorioaren eta dantzarien arteko sinbiosi hain indartsuarenak. 23 urtean zehar Béjart Ballet Lausannek mundu osoan zehar eman ditu Maurice Béjarten koreografiak. Hainbat naziotako hogeita hamar dantzarik hiru piezako programa aurkeztuko dute Donostian -Sonata a tres, Pájaro de fuego eta Lo que me dice el amor- Gil Románen arte-zuzendaritzapean.

Sarrerak (40, 30, 22 euro), salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Bestalde, datorren asteartean, urriak 19, Béjart: El esfuerzo y el ánimo dokumentala proiektatuko da Antzoki Zaharrean 20:15ean. Sarrera 3,70 eurotan dago, bainan doan izango da Béjart Ballet Lausanneko  sarrera aurkeztuz.

Bideoa ikusi: Maitasunak esaten didana


Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.