Archivo » 2010 » octubre

Pantaila irekia, haur eta nerabeentzako bideo ikastaroak Larrotxenen

larrotxeneko bideoak youtuben

Larrotxene kultur etxeko haur eta nerabeentzako bideo ikastaroen matrikulazioa egiteko epea zabalik dago oraindik (urriaren 13ra arte). Pantaila irekia ikus-entzunezko hizkuntzaren adierazpenak gazteei gerturatzeko programa da. Batez ere adierazpide esperimentalenak, irekienak eta gertukoenak lantzeko. Ludiko eta kritikoa batera, adin taldeen araberako praktikak egingo dira eta hiru atal dauzka: Oinarrizkoa, Dokumentalak eta Animazioa.

Bi talde daude: A taldea, 8-12 urte bitartekoentzat. Larunbatetan: 10:00etatik 11:30era; B taldea: 13-16 urte bitartekoentzat. Larunbatetan: 11:45etik 13:30era. Ikastaroa euskaraz izango da urriaren 16tik maiatzaren 28ra bitartean. Matrikula 115 eurokoa da eta izenematea Larrotxene Kultur Etxean bertan egin ahal da (telefonoa, 943 291954. Astelehenetik ostiralera: 16:00-20:00).

Ikastaroak eskarmentu handiko 3 tutore dauzka:

Ana Lezeta: Artium museoan hezitzailea da eta Krea Adierazpen Garaikideen beka bat lortu du, nerabeekin bideo proiektu batekin. Zenbait taldeko erakusketetan hartu du parte eta beste sari batzuk lortu.

Maru Solores: Dortoka Uhartea film laburrarekin zenbait sari lortu ditu eta dokumental batzuk zuzendu ditu India eta Bosnia bezalako tokietan. Bere lehenengo film luzea filmatzen ari da egun hauetan.

Izibene Oñederra: Zenbait sari lortu dituen Hezurbeltzak laburmetraiaren zuzendaria da, eta Berbaoc –en zuzendarikidea. Bi lanak Kimuak programan hautatuak izan ziren. Askotan Bilboko Epelde-Mardaras galerian erakusten du bere lana, umeentzako animazio ikastaroak emateaz gain.

Informazio gehiago izateko, pasa den ikasturtean egindako zenbait lan ikusgai izango dituzue Donostia Kulturaren youtube kanalean.

1 comentario

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Mikel Iturria, Donostia Kultura and San Sebastián, Ayto San Sebastián. Ayto San Sebastián said: RT @donostiakultura: [Albistea] Pantaila irekia, haur eta nerabeentzako bideo ikastaroak Larrotxenen: http://bit.ly/caZyrW [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.