Archivo » 2010 » enero

Arrastoa, Txalo Produkzioak-en estreinaldia Antzoki Zaharrean

Urtarrilaren 15etik 17ra, Donostiako Antzoki Zaharrean Arrastoa, Txalo Produkzioak-en lan berriaren estreinaldia ikusteko parada izango dugu. Ramon Agirre eta Asier Hormaza protagonista dituen obra, Begoña Bilbaok zuzentzen du.

Andrew Wyke intrigazko nobelagile ospetsua da. Jokuzale amorratua, munduko txoko guztietatik ekarritako jokuz betea du etxea. Egun batean, Milo Tindlek bisita egingo dio. Tindle italiar jatorriko gizon gaztea da, bidai ajentzi baten jabea. Elkarrekin solasean eta tragoxka bat edaten ari direla, Andrewk plan bat proposatuko dio: ustez biak irabazle irtengo diren joku arriskutsu bat.

Emanaldiak 20:00etan hasiko dira eta sarrerak (18 eta 15 euro) salgai daude jada Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Los comentario están cerrados.