Archivo » 2010 » enero
Ángeles Martín eta Alejandra Torray Y sin embargo te quiero lanarekin datoz Donostiara
miércoles 27 de enero de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Datorren aste bukaeran, urtarrilak 30 eta 31, iluntzeko 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean Y sin embargo te quiero antzezlana ikusteko aukera izango da. Ángeles Martín eta Alejandra Torray dira antzezlan honetako protagonistak eta Antonio Corencia, berriz, zuzendaria.
Berrogei urteren ondoren, eta Frantzian bizitza osoa etorkin gisa eman eta gero, Ana bere hirira etorri da, eta etxe hartara itzultzea erabaki du. Han sartu zen behin, neskatoa zenean, neskame izateko eta hartara bere familiaren gosea arintzeko. Han aurkitu zuen Rosa, etxeko jaun-andreen alaba, eta harekin bizi izan zituen nerabezaroko eta gaztaroko gorabeherak, eta, batez ere, espainiar gizartearenak, gizarte hark hondamendirik handiena nola gertatzen zen ikusi baitzuen, Anaren eta Rosaren munduen arteko talkaren ondorioz.
Sarrerak 18 eta 15 eurotan daude salgai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.


Los comentario están cerrados.