Archivo » 2010 » enero

Donostia Kulturaren asteko agenda: urtarrilak 25-otsailak 1

La agenda semanal en castellano

Aste honetan, antzerkiari dagokionez, Y sin embargo te quiero antzezlana dugu urtarrilaren 30ean eta 31n Antzoki Zaharrean. Bertan, Ángeles Martín eta Alejandra Torray aktoreek hartzen dute parte.

Musika atalean, berriz, Ella Baila Sola arituko da urtarrilaren 31n Victoria Eugenia Antzokian.

Nosferatu programaren barruan, urtarrilaren 27an, Antzoki Zaharrean, La noche se mueve (Night Moves, 1975) filma ikusteko parada dugu, Arthur Penn zuzendariarena. Gainera, urtarrilaren 30 eta 31n Tabakaleran aste honetan bertan Biarritzeko FIPA jaialdian erakutsi diren lanik onenak proiektatuko dituzte.

Gaur, urtarrilak 25, Harkaitz Canok berrekingo dio Liburutegi Nagusian hilero egiten duten literatur solasaldiei. Oraingoan, Fermin Etxegoienen Autokarabana liburua da aukeratutakoa. Urtarrilaren 26an, berriz, Beatriz Monrealek gaztelaniaz gidatzen duen solasaldian Paolo Giordanoren  La soledad de los números primos liburuaz arituko dira. Komeni da gogoratzea, normalean, egileek ez dutela parte hartzen solasaldi hauetan.

Hona hemen urtarrilaren 25etik otsailaren 1era bitarteko helduentzako  agenda, baita beste lotura bat haurrentzako agendari.

1 comentario

  1. GymnSott-online
    7 Marzo 2010, 7:15

    Si, probablemente lo sea

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.