Archivo » 2010 » enero

Juan Mari Beltranen Ttakun Ttan Ttakun Lugaritzen urtarrilaren 23an

Juan Mari Beltranek Ttakun Ttan Ttakun ikuskizuna eskainiko du urtarrilaren 23an Imanol Larzabal Aretoan (Lugaritz Kultur Etxea), arratsaldeko 20:00etan.

Juan Mari Beltranek, lan honetan parte hartu duen lan talde handi batek lagunduta, txalapartari buruzko lan garrantzitsu bat burutu berri du – disko-liburu-DVD bat-  azaroan argitaratu zena. Argitalpen honen inguruan, ikuskizun handi bat prestatu da, Ttakun Ttan Ttakun, Mireia Gabilondo (Tanttaka Teatroa) eta Jon Mayaren (Kukai Dantza Taldea). Bertan, Juan Marik eta hiru txalapartarik argiz, irudiz eta soinuz osatutako ibilbide bat aurkeztuko digute hain gurea baina aldi berean hain ezezaguna den instrumentu honen inguruan.

Sarrerak (6 euro) salgai daude jada Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, emanaldiaren egunean Lugaritz Kultur Etxeko leihatilan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.