Archivo » 2010 » enero

Kimuak 09 Victoria Eugenia Antzokian

Bihar, urtarrilak 22, iluntzeko 20:00etan, Kimuak 09 osatzen duten zortzi film laburrak proiektatuko dira Victoria Eugenia Antzokian. Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Filmategiaren bidez, antolatutako programak urteko euskal film labur onenak biltzen ditu horiek nazioarte mailan hedatzeko eta sustatzeko.

Hauek dira 2009ko lanak: 5 recuerdos (Oriana Alcaine, Alejandra Márquez), Ahate pasa (Koldo Almandoz), Amona Putz! (Telmo Esnal), Dirty Martini (Iban del Campo), Él nunca lo haría (Anartz Zuazua), Los que lloran solos (David González Rudiez), Marisa (Nacho Vigalondo) eta La presa (Jorge Rivero).

Horietako errealizatzaile batzuek egongo dira Victoria Eugenian bertan urtarrilaren 22an.

Sarrerek 3,70 euro balio dute eta Victoria Eugeniako leihatilan edo Kutxaren ohiko zerbitzuen bidez ((Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean) erosi ahal dira.

Informazio gehiago Kimuak 09 programaren webgunean.

Los comentario están cerrados.