Archivo » 2010 » enero
Amazoniako oihanetik Pazifikora, Juxeren erakusketa Okendon
miércoles 13 de enero de 2010 por donostiakultura en Albisteak

J. A. Areta Goñi argazkilariaren erakusketa, Amazoniako oihanetik Pazifikora, urtarrilaren 15etik martxoaren 3ra ikusteko aukera egongo da Okendo Kultur Etxeko Erakusketa Areto Zaharrean.
Bi hilabetez ibili zen Ekuadorreko ekialdetik mendebaldera, garraio publikoan, bertako kulturak ezagutzeko eta hango jendearekin bizitzeko. Lan honetan herrialde horren aniztasuna bildu zuen, erretratuen eta paisaien argazkien bitartez. Guztira, 50 iruditik gora ageri dira.
Artistari buruzko informazio gehiago duzue Juxephotocorner webgunean, baita donostiakultura.com gunearen dossierren atalean.

