Archivo » 2010 » enero

Donostia Kulturak 2010eko lehen seihilabeteko arte eszenikoen programazioa aurkeztu du

Gaur, urtarrilak 11, aurkeztu da goizeko 11:30ean Donostia Kultura erakundeak 2010eko lehen seihilabeterako prestatuko arte eszenikoen programazioa. Ekitaldian Donostiako Udaleko Kultura eta Gazteria zinegotzia, Denis Itxaso, eta Antzerkia eta Dantza programatzailea, Norka Chiapuso, egon dira.

Gaur aurkeztutako programazioa bi folletoetan papeleratu da: Victoria Eugeniakoa, bata, (auditorioa eta club aretoa) eta Arte Eszenikoetakoa, bestea, non erakundeko gainerako espazioak agertzen baitiren: Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egiako Kultur Etxea) eta Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz Kultur Etxea).

Era berean, victoriaeugenia.com webgunean, Donostia Kulturako arte eszenikoen atarian, programazio guztia dago.

Gogoratu behar da ere abenduaren bukaeran aurkeztu zela Victoria Eugeniako musika programazioa.

Antzerkia eta dantza

Victoria Eugenian konpainia eta figura handiek izango dute tokia. Besteak beste: La Marquesa de O (Magüi Mirak zuzendutakoa), Su seguro servidor, Orson Wells (José María Pou), Parecido no es lo mismo (Faemino y Cansado), Voyageurs inmobiles (Philippe Genty), Dos menos (Hector Alterio eta José Sacristán), Albert Camus-en Calígula (L´OM-Imprebis), Shakespeare-n Sueño de una noche de verano (Ur Teatro).

Musikalei dagokionez, Fiebre del Sábado Noche programatu dugu Victoria Eugenian. Dantza ikuskizunen artean, Juan Carlos Santamaríak, 2008ko Espainiako Dantza Sari Nazionala, Polvo eres ekarriko du gurera eta Brno-ko Balletak Raymonda.

Antzoki Zaharra Victoria Eugeniako programazioaren osagarri diren proposamenak ekartzen saiatu da: Ilunpetan (Kanpingags), Ezker eskuma (Glu Glu), besteak beste.

Egiako Gazteszenak proposamen berritzaileak landuko ditu: Katu Beltz konpainiak Manuel Rivas idazlearen La lengua de las mariposas eskainiko du eta zirku berria ikusteko parada ere izango dugu (Baro d´evel, Circus Klemer). Dantzan, berriz: Sol Picó eta Nats Nuts dansa baita T. Danz topaketak ere..

Imanol Larzabal aretoan, formatu txikiak ikus-entzule gazteak asetu nahi ditu: Sexpeare, El Espejo Negro, Cuarta Pared

Era berean, gune guztietan, helduentzako euskarazko antzerkiak badu bere lekua, Euskara Patronatuarekin lankidetzan.

Bukatzeko, dFERIAk lekukoa pasako dio Itinerarte jaialdiari. Itinerarte Donostia 2016ko kultur hiriburu izateko ekimenaren mugaz gaindiko kooperazioaren ardatza landu nahi du. Kasu honetan, Biarritzeko Translatines jaialdiarekin batera arituko gara lanean eta asmoa da urrian biran dauden latinoamerikar antzerkiko proposamenak eskaintzea.

Los comentario están cerrados.