Archivo » 2010 » marzo

Asteko agenda: martxoak 15-22

Aste honetan ere emanaldi ezberdinak Donostia Kulturaren egitarauan: antzerkia (Faemino y Cansado), zinema (Nosferatu: San Francisco, ciudad desnuda), musika ( Mojo Workin)…

La agenda semanal: 15-22 de marzo. Este apunte en castellano.

Antzerki-eskaintzan umorea da nagusi aste honeta, martxoaren 16tik 21era Faemino y Cansado bikote ospetsua izango baita Victoria Eugenia Antzokian. Betiko ikusmina dago, izan ere une honetan, behintzat, ez dago sarrerarik. Esperanza López aktoreak, berriz, antzerki tailer trinkoa emango du Lugaritzen hilaren 20an eta 21ean.

Zineman Nosferatu zikloaren barruan San Francisco, ciudad desnuda (The Laughing Policeman, 1973), Stuart Rosenberg errealizatzailearen filma ikusteko parada egongo da martxoaren 17an Antzoki Nagusian. Gaur, martxoaren 15ean Pena de muerte (Dead Man Walking, 1995) pelikula proiektatuko da Ernest Llucheko bideo-forumean. Toki berean, martxoaren 22an, Fuga de Alcatraz (Escape from Alcatraz, 1979).

Musikan aurrera darrai 45. Heineken Jazzaldiko Tokiko Taldeen Hautaketa prozesuak eta gaur, martxoaren 15ean, Victoria Eugenia Clubean Ajavares arituko da eta martxoaren 22an Dynamic Trio. Mojo Workinek jai bikoitza egingo du aste bukaeran. Donostikluba Zirkuituan sartzen den ekimen honen zaleek hitzordua dute 19an Le Bukowskin eta 20an DOKAn.

Literatura alorrean, martxoaren 22an, Harkaitz Canok Liburutegi Nagusian (San Jeronimon) gidatzen duen literatur solasaldian Philiph Roth egilearen Suminez liburuari buruz arituko dira hizketan.

Azkenik, martxoaren 17an Ernest Lluch Kultur Etxean Bizitza alaiko emakumeak? Sexu esplotazioa, genero- indarkeria beste mota bat izeneko mahai-ingurua egingo da, izen bereko erakusketaren ekitaldi osagarri gisa.

Hona hemen martxoaren 15etik 22ra bitarteko agenda.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.