Archivo » 2010 » marzo
Asteko agenda: martxoak 8-15
lunes 08 de marzo de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Aste honetan ere askotariko emanaldiak Donostia Kulturaren egitarauan: musika (María Bayo, The Rumble Strips), antzerkia (José María Pou, El Espejo Negro), literatura (Manu de Ordoñana, Xabier Amuriza)…
La agenda semanal: 8-15 de marzo. Este apunte en castellano.
Musika gustuko baduzue, bi hitzordu aipagarri ditugu aste honetan: Egia Kultur Etxean, Donostikluba Zirkuitua 2010aren barruan, The Rumble Strips + Thee Brandy Hips + Stay Blues arituko dira martxoaren 13n; igandean, hilaren 14an, María Bayo sopranoa etorriko da Victoria Eugenia Antzokira, Classic programaren barruan. Zoritxarrez, jada ez dago sarrerarik emanaldi hau ikusteko. 45 Heineken Jazzaldiko Tokiko Taldeen Hautaketa prozesuan bi kontzertu daude aste honetan bertan Victoria Eugenia Clubean: Asier martxoaren 8an eta Ajavares 15ean.
Antzerkian, berriz, martxoaren 10ean eta 11n José María Pou igoko da Victoria Eugeniako agertokira Su seguro servidor, Orson Welles lana antzeztera. Martxoaren 12tik 14ra Andaluziako El Espejo Negro konpainiak Es-puto Cabaret, helduentzako txotxongilo lana eskainiko du Lugaritzen (Imanol Larzabal).
Zinema alorrean, berriz, kultur etxeetan bideo-forum eskaintza ederra duzue: Ernest Lluch Kultur Etxean, gaur bertan, ¡Quiero vivir! (I Want to Live, 1958) filma eta martxoaren 15ean Pena de muerte (Dead Man Walking, 1995); Egian, hilaren 10ean, Quemar después de leer (2008); Lugaritzen, hilaren 11n, El doctor (The Doctor, 1991) ; amaitzeko, Okendon hilero dagoen Bideo-forum alemanean, 12an Solino (2002).

Literaturaren esparruan, berriz, bi hitzordu berezi aste honetan: Liburutegi Nagusian (San Jeronimo), Manu de Ordoñanak Árbol de sinople aurkeztuko du, Sebastian Agirretxeren laguntzarekin, martxoaren 11n. Egun horretan bertan, Xabier Amuriza gonbidatu dute Loiola Kultur Etxera Olatu baten gainetik liburuaren karietara berba egitera.
Gaur bertan, Emakumearen Nazioarte Egunaren ospakizunen barruan, Intxaurrondoko XXII. Astea eta Altzako XXV.a abiatuko dira.
Ander Izagirre Bolivian egon zen pasa den udan. Han ikusitako zenbait istorio kontatuko digu Ernest Lluch Kultur Etxean, martxoaren 10ean. Hitzaldiaren izenburua: Mineritos: niños trabajadores en las entrañas de Bolivia.
Amaitzeko haurrentzako ekitaldi bat azpimarratuko dugu aste honetan ere: Larrotxenen martxoaren 13an Muu… las cosas de Celia ikusteko bi saio txikienentzat.
Hona hemen martxoaren 8tik 15era bitarteko agenda osatzen duten jarduera guztiak, baita haurrentzako agenda berezitua ere.

