Archivo » 2009 » diciembre

Magifique – Tchaïkovski suites, Malandain Ballet Biarritzen azkeneko ikuskizuna, Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko da

Gaur, datorren astebukaeran, hilak 12 eta 13, 20:00etan Donostiako Victoria Eugenia Antzokian emango den Malandain Ballet Biarritzen Magifique - Tchaïkovski suites dantza ikuskizunaren estreinaldia aurkeztu dugu. Intxaur-hauskailua, Loti ederra eta Beltxargen aintzira balletak Marius Petipa koreografoaren eta Piotr llich Tchaïkovski konpositorearen elkarlanetik sortuak dira. Thierry Malandain haietatik abiatu da bere azkeneko koreografia sortzeko. Suite bakoitza partituraren laburpen bat da. Parte batzuek birsortu egiten dute balleten giro poetikoa, gidoiari lotu gabe. Sarrerak 30, 22 eta 16 eurotan daude salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean). Bestalde, Victoria Eugenia Antzokia eta Malandain Ballet Biarritz-en arteko Mugaz Gaindiko Lankidetza Proiektua aurkeztu da. FEDER - Interreg IV funtsekin babesturiko proiektu hau, hiru ardatz ditu: garapen ekonomikoa enplegu iraunkorren sorkuntzaren bidez, mugaz gaindiko lankidetza eta ekoizpenen garapena eta, dantza - ikuslegoaren hedatze eta gurentzea ekarriko duten sentsibilizazio ekintzak martxan jartzea. Azkenik, Malandain Ballet Biarritzen emanaldiak direla eta, master class bat eta obra berri honi buruzko tailerrak antolatu ditugu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin batera. Ballet klasikoaren eskolaren ondoren, partehartzaileek Thierry Malandain-en unibertso koreografikoa ezagutzeko aukera izango dute, Malandain Biarritz Balletaren Magifique – Tchaikovski suites ekoizpen berriaren pieza batzuen bidez. Dominique Cordemans izango da abenduaren 12 eta 13an emango diren tailer hauen arduraduna, eta eta bi maila egongo dira; tarteko maila (12 eta 14 urte bitarteakoak) eta goi maila (15 urtetik gorakoak). Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Los comentario están cerrados.