Archivo » 2009 » diciembre
Écrire un mouvement taldea Ernest Lluch Kultur Etxean abenduaren 17an
viernes 04 de diciembre de 2009 por admin en Albisteak
Abenduaren 17an Ernest Lluch Kultur Etxean Thierry Escarmant-ek, Écrire un mouvement plataforma sortzailearen arduradunak, De la imposibilidad / De limpossibilité lana aurkeztuko du Erakusleihoa programa barruan. Ekitaldia 19:30ean hasiko da areto nagusian (Anoeta Estadioko 8. atearen aldamenean) eta sarrera doakoa izango du.
De la imposibilidad / De limpossibilité zuzeneko musika, dantza eta testuaren (gaztelaniaz eta frantsesez) bilgune bat da, Antonio Gamoneda (Cervantes Saria 2006an) poetaren hitzaren inguruan, obra bereziki sakon eta indartsuaren sortzailea.
Thierry Escarmant-ek artista ezberdinak elkartu ditu eta bere lengoaiak nahastu proposamen berezi bat lortuz. Bertan, ikusleak bere sentsibilitatea zabaltzen du, mugak (hizkuntzarenak, lurraldearenak, artistikoak) atzean utzi eta eremu berri bat ezagutu.


Los comentario están cerrados.