Archivo » 2009 » diciembre

Classic musika klasiko ziklo berria aurkeztu da gaur

Gaur goizean aurkeztu da musika klasiko eta dantzari eskainitako Classic egitasmoa Victoria Eugenia Antzokian. Denis Itxaso Donostiako Kultura eta Gazteriak, Eduardo Clausen programatzaile eta Cultura Musical elkarteko presidenteak, Arantxa Olaizola Euskadiko Kutxako Kanpo Harremanetarako zuzendariak, Óscar Alegría Teléfonicako Ipar Zonaldeko zuzendariak eta Santiago Ipiñazar Diario Vascoko Babesletza buruak 2010eko urtarriletik ekainera bitartean Victoria Eugenia Antzokian izango den musika klasiko eta dantza egitarauak Donostiako musika klasiko eskaintza osatzera datorrela adierazi dute. Egitaraua: Urtarrilak 23, larunbata. 20:00. Krystian Zimerman, pianoa. Otsailak 6, larunbata. 20:00. El holandés errante, Richard Wagner. Martxoak 14, igandea. 20:00. María Bayo, sopranoa. Apirilak 20, asteartea. 20:00. Raymonda, Alexander Glazunov-en musikan oinarrituta. Maiatzak 5, asteazkena. 20:00. BdBduo, piano duoa. Ekainak 8, asteartea. 20:00. Iagoba Fanlo, biolontxeloa. Sarrerak eta ziklo osorako abonuak bihar, abenduak 17, goizeko 11:00etatik aurrera jarriko dira salgai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan (ohiko ordutegian) eta Kutxaren ohiko kanaletan: Telekutxa, Servikutxa eta kutxa.net. Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Los comentario están cerrados.