Archivo » 2009 » diciembre

Aitarekin Bidaian, Hika Teatroaren azkeneko lana, Antzoki Zaharrean

Datorren aste bukaeran, abenduaren 18tik 20ra, Donostiako Antzoki Zaharran Aitarekin Bidaian, Hika Teatroaren azkeneko lana antzeztuko da, Jose Ramon Soroiz, Joseba Apaolaza eta Jabier Muguruza protagonista dituela. Hitz ematea erraza da. Egunen batean bakarrik geratzen baziren, aita berak zainduko zuela hitz eman zion Patxik amari. Iritsi da eguna. Aita-semeak bakarrik geratu dira, elkarrekin eta bakarrik, aita, bere munduan; semea, mundu honetan tokia aurkitu ezinik. “Zergatik zu eta ez bera?”, galdetuko dio semeak alde egin dion amari. Hitz ematea erraza da. Betetzea, bidaia mingarria, batez ere, aurrean duzuna nor den ez dakizunean. Emanaldiak 20:00etan izango dira. Sarrerak 18 eta 15 eurotan daude salgai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean). Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Los comentario están cerrados.