Archivo » 2009 » diciembre

2009ko Santo Tomas Feria aurkeztu da gaur

Gaur goizean aurkeztu du Donostiako Udaleko Kultura eta Gazteria zinegotzia den Denis Itxaso 2009ko Santo Tomas Feria, gure hirian abenduaren 21ean ospatuko dena.

DATU INTERESGARRIAK:

1. Feria ospatuko diren lekuak hauexek izango dira: Konstituzio plaza, Gipuzkoa plaza, Zuloaga plaza, Trinitate plaza, Sarriegi plaza, Boulevard, Elkano kalea eta Txurruka kalea.

2. Postuen kopurua: 209 produktu ezberdinetako postuen artean aurki ditzakegu txistorra (58), taloak (13), gazta (14), ogia (3), erroskilak (6), eztia (5), loreak (3), artisautza (45), sagardoa (4), ahateren produktuak (6), kontserbak (7), gula (1), txokolateak eta turroiak (6), likoreak (1), ardoa (2), barkilloak (1), euskal pastela (6), garrapiñatuak (3), gozokiak (5), hestebeteak (5), soja eta seitan (1), olioa ((2), Trufak (1), fruitu lehorrak (1), fruitu eta barazkiak (4), bestelakoak (6).

3. Aurten feriako txerria IGONE izena du. Leitzatik dator (Arroa baserritik) eta momentuz 335 kiloak pisatzen ditu (Feria egunerako 350 kg. edukiko dituela estimatzen dugu)

LEHIAKETAK:

1. Txorimalo Lehiaketa: 10 kolektibo aurkeztu dira eta guztira 22 txorimalo.
Sariak: 600€, 400€ eta 200€. Boulevardean egingo da.

2. Barazki eta fruitu lehiaketa: “Jose Salaberria memoriala”, Konstituzio plazan.

3. Ezti lehiaketa: Donostialdeko produktoreak hartuko dituzte parte, Elkano kalean.

4. Txistorra lehiaketa: Euskal Herriko eta Nafarroako hainbat tokitik etorritako partehartzaileak, Gipuzkoa plazan.

HAUR TAILERRA:

Txorimalo tailerra Txurruka kalean 11:00etatik aurrera. Haurrek tamaina gutxiko txorimaloa (30 zentimetro) egingo dute.

Interesatuek izena eman dezakete 943-481168 telefono zenbakian abenduaren 18rarte edo egun berean tailerra egingo den lekuan. Taldeak 15 haur osatuko dute gehienez, beraz posiblea izango litzateke lekua ez edukitzea. Aldez aurretik izena ematea gomendatzen dugu.

HAUR FESTA:

Boulevard-eko kiosko aurrean
16:30 etan
Laguntzailea: KUTXA

Baserriko oilo eta oilarrek gaitz arraro bat daukate, “lumen izurritea”. Hauek hiltzea izango da beraien emaitza, soluzio bat ez badute aurtkitzen. Arazoa konpontzeko Vademecum liburua bilatu behar dute, leku sarezin batean dago, eta hara ailegatzeko ibilbide bakarra dago baina labirintoko lurralde debekaturik pasa behar dira.

ANIMALIEN ERAKUSKETA:

Animalien erakusketa Sarriegi plazan, han ikusiko ditugu:
arantzaurdeak, emuak, antzarak, mandoak, astoak, llamak, ganbeluak, poniak.

MUSIKA:

Euskal kantu zaharrak Garazi Egiguren eta Garazi Esnaolaren eskutik, Boulevardeko kioskoan  13:00etan.

Erromeria Ansorregi eta Larrañana trikitilariekin Boulevardeko kioskoan 19:30ean.

PUNTU BERDEA:

Erabiliko diren berrerabiltzeko edalontziak jasotzeko bi punto egongo dira feria egunaren zehar: Gipuzkoa plazan eta Sarriegi plazan.  Edalontziak, beste urteak bezala, berrerabilgarriak izango dira eta txistorra eta taloen postuetan jasoko ahal izango dira euro baten truke. Edalontziak feriako edozein postutan bueltatu ahal izango dute bisitariek  (ez da beharrezkoa hartutako postuan ).

Feriako saltzaile eta partehartzaileentzat jarritako puntuetan ezingo dira edalontziak bueltatu, hauek bakarrik horniketarako baitira.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.