Archivo » 2009 » noviembre

Gaur aurkeztu dira Imanol Oroituz 09 jardunaldiak

Gaur goizean aurkeztu dira azaroan zehar Lugaritz Kultur Etxean ospatuko diren Imanol Oroituz 09 jardunaldiak, Donostia Kulturaz gain, Imanol Oroituz Taldeak antolaturikoak.60 eta 70eko hamarkadetan garatutako aldaketa sozial eta politikoek soinu banda propioa izan zuten. Horiek guztiak aztergai izango dira jardunaldi hauetan.

Azaroaren 4an bideo-emanaldia egongo da. Kanta Berria- Nueva canción vasca, Ikuska 13 (1983), Imanol Uribek zuzendutako dokumentala eta Mikel Laboa (1934-2008), abeslari antiguatarraren bizitza eta obra jasotzen duen film argitaratu berria.

Egun horretan bertan, 4an, arratsaldeko 18:30ean zabalduko da Lau haizeetara / Pueblo que canta no morirá erakusketa, hilaren 28ra arte ikusgai egongo dena. Bertan, kantuaren inguruan sortutako aldaketa kultural, sozial eta politikoaren lekuko diren disko, kartel, kontzertuetako sarrera-tiketak eta beste hainbat bitxikeria erakutsiko dira.

Azaroaren 12an mahainguruaren txanda izango da (Kantariak borrokan), mugimendu sozial, politiko eta kultural honen protagonista izandakoekin solasaldia. Parte hartuko dute Elisa Serna (kantautorea), José Antonio Labordeta (kantautorea), Iñaki Zarata (musika kritikaria), Joserra Garzia (EHUko irakaslea). Moderatzaile lanetan, Arantxa Urretabizkaia.

Azaroaren 13an 50 anys de la Nova Cançó. Kontzertu-omenaldi gisa planteatutako emanaldi honetan, Marc Parrotek Kataluniako uhin horren egile seinalatu batzuen kantuak bildu ditu: Lluís Llach, Joan Manuel Serrat, Maria del Mar Bonet, etab.

Jardunaldiak behar bezala amaitzeko, afari herrikoia antolatu da hilaren 13an bertan Antiguako Txirain Elkartean. Tiketak erosteko edo argibide dehiago jasotzeko, jo Lugaritz Kultur Etxera.

Los comentario están cerrados.