Archivo » 2009 » noviembre
Fernando Arrabalen Gernikan oinarritutako antzezlana, Lugaritzen
viernes 27 de noviembre de 2009 por donostiakultura en Albisteak
Astebukaera honetan, Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan, Fernando Arrabalek 1959. urtean idatzitako lanean oinarritutako Gernika antzezlana taularatuko da, Ramon Albistur eszena zuzendari bezala izango duelarik. Euskarazko bertsio hau, Zuberoako Uhartean Antzerki Eskola eta Berako Udaletxearen arteko ekoizpena da.
Merkatura joateko prest daudenean, bonbardaketak harrapatu ditu Pantxo eta Lira bere etxean. Lira komunean zegoelarik harri hondarpean harrapatua izan da. Hots, bera ezkutuan dago, bere ahotsaz baizik azalduko da. Ikuskizuna lehen bonbardaketarekin hasten da eta ondorengo bonbardaketek markatuko dute erritmoa, ama bat eta bere alaba ihes egiten, gero borrokan parte hartzen
agertuko direla bitartean.
Emanaldiak azaroaren 27ko 20:30ean eta 28ko 20:00tan izango dira eta sarrerak 10 eurotan daude salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, funtzio egunetan Lugaritz Kultur Etxean, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.


Los comentario están cerrados.