Archivo » 2009 » noviembre

Txakurrek haginka, Kandido Uranga Ernest Lluchen

Azaroaren 26an Ernest Lluch Kultur Etxean Kandido Urangak Txakurrek haginka ikuskizuna eskainiko du. Ekitaldia, Erakusleihoa programan kokatua, 19:30ean hasiko da areto nagusian (Anoeta Estadioko 8. atearen aldamenean) eta sarrera doakoa izango du.

Kandido Uranga Euskal Herriko aktore sendoenetako bat da, ezbairik gabe. Lan honetan ongi ezagutzen duen formula lantzen du: testu baten moldaketa dramatizatua. Pedro Alberdiren Orain txakurrek haginka egingo didate testua taularatuko du bere ohizko indarrez Kandido Urangak. Familia baten hiru belaunaldien harreman zailak kontatzen dira, aitonaren heriotza gertatu ondoren.

Los comentario están cerrados.