Archivo » 2009 » noviembre
Kings of Convenience bikote norvegiarra Victoria Eugenia Antzokian
lunes 02 de noviembre de 2009 por donostiakultura en Albisteak
Une honetan apenas gelditzen dira sarrerak Kings of Convenience taldeak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian datorren larunbatean, azaroaren 7an, arratsaldeko 20:30ean, eskainiko duen kontzerturako.
Indie-pop musika egiten duten bi norvegiar gaztek osatutako bikotea da Kings of Convenience. 1999tik daukate abian proiektu hau, baina beste talde arrakastatsu batzuetan ere parte hartzen dute, hala nola, The Whitest Boy Alive (Erlend) izenekoan edota Kommode-n (Eirik).
Londresen kokatu ondoren, errespetuz begiratzen zaie eszena independentearen munduan. Hala, Ladytron, Four Tet edo Alfie-k bikotearen abestiak birnahastu dituzte eta Feist kantautorea lankide izan zuten beren bigarren diskoan.
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atariaren dossierren atalean.


Los comentario están cerrados.