Archivo » 2009 » noviembre

Jarraitu Fantasiazko eta Beldurrezko Astea sare sozialetan

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XX. Asteak bere martxa jarraitzen duen bitartean, sare sozialei dagokienez aurten egin ditugun berritasun batzuk eman nahi ditugu ezagutzera apunte labur honen bidez.

Alde batetik, twitter kontu bat zabaldu dugu horrorfestival izenean. Bertan Asteari buruzko informazioa zabaltzen dugu aipatu sarean. Era berean,  Donostia Kulturak facebook-en duen profilean ere ateratzen dugu Asteari buruzko zenbait berri.

Bestalde, badago Astearen jarraipena egiten duen argazkilari bat, Iñigo Royo. Berak egiten dituen argazki interesgarrienak donostiakulturaren flickr kontuan jartzen ditugu. Kontu horretaz aparte, lehendik sortutako talde bat dago flickr-en: Semana de Cine Fantástico y de Terror de San Sebastián. Zale eta erabiltzaile ezberdinek badute bertako kide egiteko aukera, baita dituzten argazkiak taldera atxikitzeko ere.

Amaitzeko, Soda News TV ekoiztetxeak badu Astearen jarraipena egiteko kanala youtuben: TerrorDonostia. Hona hemen egindako trailer bat.

Los comentario están cerrados.