Archivo » 2009 » noviembre

Emakume Idazleen Topaketa

XXII Emakume Idazleen TopaketaGaur eta bihar arratsaldean Emakume Idazleen XXII  topaketa izango da Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Aurtengoan lau idazle ezagutzeko aukera izango dugu: Anna T. Szabo hungariar poeta, Gloria Gervitz mexikar poeta, Maria Clelia Cardona italiar idazlea eta azkenik gure artean oso ezaguna dugun Karmele Jaio idazle euskalduna.

Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atalak antolatu eta Luisa Etxenikek koordinatzen dituen topaketa hauek 1988an sortu ziren eta dagoeneko mundu osoko ehun bat emakume idazle izan dira parte hartu dutenak.

Los comentario están cerrados.