Archivo » 2009 » noviembre

Eduardo Mendoza idazlea Donostian

Eduardo Mendoza

Eduardo Mendoza

Eduardo Mendozak (Bartzelona, 1943), atzo aurkeztu zuen Ernest Lluch Kultur Etxean bere azken liburua Tres vidas de santos izenekoa, udazken honetako nobedade estimatuenetako bat. Hiru kontakizunek osatzen dute liburua, lehendabizikoan La ballena-n, Mendozak Bartzelonako ikuspegiarekin gozarazten digu, eta zehazki 1952ko Eukaristi Biltzarrean kokatzen da. Bigarren kontakizuna El final de Dubslav, Afrikan dago girotua eta Mendozak Nazio Batuetan lan egin zuen garaikoa da. Azken kontakizunean, El malentendido izenburukoan, egileak literatur sorkuntzaz dihardu.

Arlo horretan,  adierazgarriak dira Mendozak literaturari buruz Noticias de Gipuzkoa egunkariari esandakoak:

“Egia da beti esan izan ohi dena, literaturak ordena jartzen duela errealitatearen kaosean, kontakizun moduan egituratzen duela. Zientziak funtzionamendua azaltzen du, filosofiak ezagutza, baina literaturak guztia ordenean jartzen du modu globalean onartu dezagun bai maila intelektualean eta baita emozionalean ere. Bizitzan ikasten duzuna  literaturak ordenatzen du”.

Bestalde, Mendoza oso Baroja zalea da, idatzia du Barojari buruzko saiakera eta azpimarragarria da El Diario Vasco egunkarian argitaratutako elkarrizketan dioena:

“Niretzat Baroja, nerabezaroko aurkikuntza bat izan zen (…) Uda honetan berriro irakurri dut Baroja eta berriro erakarri nau bere axolagabetasunak. Esan dezaket Barojaren ereduak babestu eta justifikatu egiten nauela. “

Los comentario están cerrados.