Archivo » 2009 » noviembre

Cante flamenkoaren X. lehiaketa azaroaren 14an Antzoki Zaharrean

Bihar, azaroak 14, jokatuko da Cante Flamenkoaren X. lehiaketa Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Lehiaketa hau Kamelamos Adiquerar Elkarteak antolatzen du eta Udalaren Gazteria eta Giza Eskubideen atala eta Donostia Kultura ditu laguntzaile.

Cante Flamenkoaren lehiaketa urtero egiten da eta arte eta kultura flamenkoak donostiarrei hurbiltzea du helburu. Aurreko urteetan bezala lehiaketak oso harrera ona izan du aurten ere.

Hauek dira hamargarren edizioan parte hartuko duten 5 cantaoreak: Javier Allende Aparicio (Sevilla), Manuel Ropero Aguilar (Logroño), Julio Fajardo Fernández (Granada), Sebastián Fraile Escudero (Bizkaia) eta Raimundo Navarro Espinosa (Araba).

Sarrerak 8 eurotan daude salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan etaa kutxa.net webgunean).

Sariak, epaimahaia eta informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atariaren dossierren atalean.

Los comentario están cerrados.