Archivo » 2009 » noviembre

LITERATUR SOLASALDIAK

fotoTertuliaUdazkenaren programazioan azpimarragarriak dira Udal Liburutegien Sareko bi zerbitzuk, hau da, Liburutegi Nagusiak Alde Zaharreko bere ohiko egoitzan eta Anoetako Ernest Lluch Kultur Etxeak abian jarri dituzten literatur solasaldiak. Irailan hasi eta abendura arte, sail bakoitzeko gidaitzaileak burutu duen aukera zabala eskaintzen zaigu. Juan Luis Zabala idazle eta kazetariak koordinatzen duen euskarazko tertulian azaroaren 24an Gesualdo Bufalino italiar idazlearen Gaueko gezurrak komentatuko da, eta azkenik, abenduan, aurtengo nobedade bat, Anjel Lertxundi idazlearen,  Zoaz infernura, laztana, eleberria.

Liburutegi Nagusiak, euskerazko solasaldiarekin batera gaztelaniazko solasaldia ere antolatzen du, Beatriz Monreal, literaturako irakasle eta nobelan adituak zuzentzen duena. Azaroko hizketaldian, hilaren 24an El informe de Brodeck liburua Philippe Claudel-ek idatzia komentatuko da eta abenduaren 22an, berriz, Carson McCullers-en  La balada del café triste.

Ernest Lluch Kultur Etxean, Jose Luis Canchoren gidaritzapean, jarraian aipatzen diren liburuak irakurriko dira: azaroaren 12an Tobías Wolff-en Vieja Escuela eleberria, eta abenduaren 10ean,  Doris Lessing idazlearen,  Dentro de mí liburua.

Ordutegiari dagokionez, Alde Zaharreko liburutegikoak (sarrera San Jeronimo kaletik) 19:30etan izaten dira, eta Ernest Lluch Kultur Etxekoak 18:30etan. Bai batean eta bai bestean, sarrera librea eta doakoa da.

Azkenik, ez ahaztu, Liburutegi Sareko edo Donostia Kulturako txartelaren jabe bazarate, tertulietarako hautatuak izan diren liburuak etxera maileguan eramateko aukera duzuela.

Los comentario están cerrados.