Archivo » 2009 » noviembre

Gipuzkoako XIII. Euskal Kantu Txapelketaren Finala jokatuko da igandean Antzoki Zaharrean

Datorren igandean, azaroak 15, jokatuko da Gipuzkoako XIII. Euskal Kantu Txapelketaren Finala Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Euskal Kantuzaleen Elkarteak urtero antolatzen duen Euskal Kantu Txapelketak euskal kantuaren errepertorio aberatsa berreskuratu eta ezagutaraztea du helburu, kantu eta kantari berriak plazaratzearekin eta euskaldunok kantatzeko dugun ohiturari eustearekin batera. Txapelketa honetan parte hartutakoak dira hainbat kantari ezagun: Patxi Saiz, Maialen Errotabehere, Sugan, Urko Menaia… Donostiako finalera iristen diren kantariak bakarlari, bikote eta taldeen ataletan lehiatuko dira

Sarrerak 8 eta 5 eurotan daude salgai Antzoki Zaharreko leihatilan.

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atariaren dossierren atalean.

Los comentario están cerrados.