Archivo » 2009 » noviembre

De Mahagonny a Youkali, Vicky Peña eta Jordi Camellen eskutik, Gazteszenan

Vicky Peña eta Jordi Camell, Egia Kultur Etxeko Gazteszenan izango dira datorren larunbatean De Mahagonny a Youkali, un viaje con Kurt Weill bere azkeneko ikuskizunarekin. Emanaldi bakarra, azaroaren 14an izango da, 20:00etan.

De Mahagonny a Youkali, un viaje con Kurt Weill bere garaiko artearekin engaiatutako konposatzaile horren biografiaren zirriborroa da, bai eta bizitzea tokatu zitzaion garai asalduraz beteari buruzko zirriborroa ere: XX. mendeko lehen erdia.

Sarrerak 10 eurotan daude salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, funtzio egunean Gazteszenako leihatilan, hala nola Kutxaren ohiko kanaletan (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Los comentario están cerrados.