Archivo » 2009 » noviembre

Marc Parrot, 50 anys de la Nova Cançó, ostiralean Lugaritzen

Kataluniako Nova Cançó mugimenduaren 50. urteurrena ospatzeko, Marc Parrot-ek gidatutako taldea egongo da ostiral honetan Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal Aretoan. Emanaldia azaroaren 13an (adi orduari) 20:30etan izango da eta Imanol Oroituz 09 jardunaldien barruan du aterpe.

Nova Cançóren autore seinalatu batzuen kantak biltzen dituen errepertoriarekin —besteak beste, Lluís Llachen L’estaca, Joan Manuel Serraten De mica en mica eta Maria del Mar Bonet eta Lluís Serrahimaren Qué volen aquesta gent—, Marc Parrotek Joan Anton Mas, Marc Prat, Dani Ferrer, Lluís Cartes eta Camilo Pérez izango ditu lagun omenaldi honetan. Ramón Simó antzerki-zuzendaria arduratu da ikuskizunari kontakizun baten haria ematen. Abestiak eta Nova Cançóarekin zerikusia duten olerkiak txandakatuko dira.

Sarrerak 6 eurotan daude salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, funtzio egunean Lugaritzeko leihatilan, hala nola Kutxaren ohiko kanaletan (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Los comentario están cerrados.