Archivo » 2009 » octubre

Hiriko eskulturen atlasa aurkeztuta

Hoja de contactos-001-blog

Gaur goizean aurkeztu dugu Hiriko eskulturen atlasa, Donostiako kaleetan ikus daitezkeen eskulturen katalogoa, jadanik San Telmo Museoaren webgunean erabilgarri dagoena. Katalogo hau lan irekitzat hartzen dugu, betiere eguneratzeak izango dira eta: eskultura berriak, zaharberritzeak edo lekualdatze, besteak beste. Momentu honetan 94 pieza biltzen ditu eta hauei buruzko bilaketa desberdinak egin daitezke aplikazio berriari esker, abiapuntu ezberdinak hartuta: titulua, egilea, kokapena, materia, hitz gakoa…eta hortik aurrera bakoitzaren fitxa eta argazkiak ikusi ahal dira.

Lan honek 2006an sortutako proiektu batean du oinarria, izan ere, orduan, hiriko eskultura guztiei buruzko informazio bateratua biltzen zuen katalogoa egin zen eta dagoeneko, hauen egoeraren azterketa sakona egiteko baliatu dugu, eta dagozkion eskuhartzeak proposatzeko edota burutzeko (Euskadi plazako “Bailarinas” eskulturaren zaharberritzea kasu). Horretarako, Donostiako Udaleko Bide Publikoen, Mugikortasun eta Garraio atalarekin elkarlanean dago museoa, atal honek bere kargu baitu kaleko eskulturen mantenimendua, museoak aholkularitza teknikoa ematen diolarik.

Los comentario están cerrados.