Hizkuntzak
Akuarela (Aurreratua) Maddi Zumalabe
Arte plastikoak eta eskulanak
Oharra:
Ikastaroa hasita egon arren, izena emateko aukera dago oraindik Aiete Kultur Etxean,
Dagoeneko teknika honen oinarrizko ezagutzak dituztenentzat eta proiektu konplexuagoetan sakontzeko asmoa dutenentzat. Natura hilak, argazkiak eta laminak landuko dira, hastapeneko ereduak baino zailtasun handiagokoak. Ikasle bakoitzaren gabezia teknikoak aztertuko dira, hobetzeko helburuarekin.
Programa
Ikastaroaren dinamikan irakaslearen lan-proposamenak, normalean naturako lanak edo natura hilak, ikasleak aukeratutako gaiekin, laminak edo argazkiak, txandakatuko dira. Saioko lan bat egitea izango da ohikoena.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Akuarelak, akuarelarako papera, kristalezko potoa, paleta, akuarelarako pintzelak 6 eta 16 zenbakikoak eta arkatza.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Hilarriak. Artista tailerra Manu Muniategiandikoetxea
maiatzak 25
San Telmo Museoa
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Joskintza (B) Prokulturako irakaslea
urriak 19 - maiatzak 30
Aiete K.E.